Zizurkilen bidegorri zati berria ireki da

Papeleratik hasita Oria ibairantz oinezko eta bizikleta bide berri bat ireki da. Honela Zizurkil Adunako poligonoarekin lotuta geratu da oinez edo bizikletaz eroso joateko. Datozen asteotan Zubimusukin lotuko duen bidegorri zatia egingo da eta beheko plazako hiritartze lanak amaitzean Asteasurantz doan bidegorriarekin Zizurkilgo bizikleta bideen sarea osatuta geratuko da. Guztira 1.735 metroko luzera izango du. Mapa HONETAN kontsulta daiteke.

Urte amaierarako, osatua

Urte amaierako dugun helburua Zubimusutik plazaraino bizikletako bidea osatzea da.

2010ean Zubimusu norazko bakarrekoa bihurtu zenetik, Papelera del Oriatik aurrera bi norazko errepidea izatetik noranzko bakarrekoa izatera bihurtu da. Egun, errepideak duen zabalerari esker, bizikleta bide bat egokitzeko aukera ematen du. Horrela, plazako hiritartze lanen barruan Ernio Bidea gurutzatzeko oinezko eta bizikletentzako pasabidea gauzatuko da.

Ernio bidean gaur egun dauden bi espaloietatik bat bizikletekin partekatuko da. Oinezkoek gutxien erabiltzen dutena hautatu da, aldi berean zabalena delako (3,6 m bataz beste). Honetarako, modu egokian seinaleztatuko da, seinaleztapen bertikala eta horizontalaren bidez.Espaloi honek zabalera nahikoa hartzen duen puntuan (5,9 m), bizikletentzako bereizitako bidea gauzatuko da. Bizikletentzako pasabide bat egokituko da Papelera del Oria industria gunearen irteeran. Espaloia egokituta egongo da pasabide honetara iristeko.Puntu honetatik aurrera, lehen bi noranzkoa zen galtzada (7,1 m) noranzko bakarrekoa da orain. Honegatik, galtzadaren zati bat ibilgailuentzat utzi (4,3 m) eta beste zatian bidegorria ipiniko da (2,8 m).Bestalde, zati honetan, bidegorria ibilgailuen bidetik babesteko birziklatutako kautxoz eginiko elementu etzanak ipiniko dira, banda islatzaileak dituztenak, gauez ere ongi ikus daitezen.Bidegorria Zubimusura iristen den puntuan, ibilgailuen bidea gurutzatzeko pasabidea ipiniko da.Beharrezkoa izango da, puntu honetan, espaloia egokitzea.Zubimusutik Ugare auzoko bidegorrira egingo den lotura oinezko espaloia partekatuz egingo da. Espaloiak nahikoa zabalera baitu honetarako (5 m bataz beste).

Datuak

Oinezko eta bizikleta bideen udal sareak 1.735 metro izango ditu. 480 metrotan bizikleta bidea izango da 1.255 metroko luzeeran erabilera bateratuko bidegorria izango da, non oinezkoek lehentasuna izango duten.

Eguneroko mugikortasunean izango duen eragina.

Bizikleta Behatokiaren 2011 memoriaren arabera, Zizurkil Asteasuko bideak hazkunde garrantzitsuak izan ditu garraio modu bietan.:

• 151.000 bidaia 2011ko urtean, 2010ekoan baino 32.000 gehiago.

• Erabiltzaile kopuruaren %28ko igoera 2010ekoarekiko.

• Oinezkoen kopurua %31 hazi zen 2011ean eta txirrindulariena %14.

• Eta bizikletaren eguneroko erabilera handiena duen sareko bidea da.

Bizikleta bide hau herritar askok erabiltzen dute lantokietara joateko. Zizurkildik Asteasu bidean dauden enpresa kopuru handia kontutan hartuta, bizikleta eguneroko garraiobide bihurtzea nahiko luke Udalak. Horretarako beharrezkoa ikusi zen herri guneko eta Elbarrena inguruko bizikleta bidea egokitzea, eta hori da egin duguna eta datozen hilabeteetan amaituko duguna. Horrek, tren geltokiarekiko lotura hobetuz, bizikleta eta garraio publikoa modu konbinatuan erabiltzea erraztuko du.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.