Saseta defentsa sistema ezagutzeko irteera, azaroaren 6an

1936KO GERRA ZIBILEKO LUBAKIETARA BISITA
Aranzadi Zientzia Elkarteak 2013az geroztik darama Aduna, Asteasu, Larraul eta Zizurkil udalerrien inguruetan dauden lubakiak ikertzen. Bisita gidatu honen bitartez, inguru horietan dauden posizio desberdinak ikusiko ditugu, alde batetik, 1936ko Gerra Zibilaren lehenengo hilabeteetan izandako frente honen inguruan ikasteko. Eta bestetik, arkeologia eta dokumentazioa bezalako ikerketa metodo desberdinak erabiliz, memoriaren berreskurapen lanak nola aurreratzen diren ikusi ahal izateko.

• NOIZ: 2021eko azaroaren 6an, larunbata, 9:00etan.
• NON: Asteasuko Lege Zaharraren plazatik abiatuta.
• AFOROA: Gehienez 20 pertsona.

Izena emateko:  Egin klik HEMEN











Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.