Presoen eskubideen alde, Sarek urriaren 3an antolatu duen gailurretarako igoerarekin bat egin du Zizurkilgo Udalak

Zizurkilgo Udalak urteak daramatza aldarrikatzen giza eskubide guztiak herritar ororentzat, eta nola ez, baita euskal presoentzat ere. Bide horretan, Zizurkilgo Udalak bat egiten du Sare-ren Izan bidea kanpainarekin eta horren barnean, larunbatean, urriaren 3an Euskal Herriko tontorretara egingo diren aldi bereko igoerekin. Zizurkilen kasuan. Zarate-Aitz mendia da aukeratua. Herriguneko aparkalekutik oinez abiatzeko deialdia egina dago, goizeko 8:30etan. Zizurkilgo Udalak bando HONEN bidez dei egin die herritarrei ekimenean parte hartzera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.