Apirilaren 2an, astelehenarekin jarri dute AHTren Zizurkil-Andoain trazatuko lehenengo harria. Ekitaldia Adunibarko zelaian egokitutako karpa batean egin dute. Bertan izan dira besteak beste Patxi Lopez lehendakaria eta Iñaki Arriola garraio sailburua. AHT Gelditu elkarlanak deituta hainbat manifestari ere hurbildu dira Adunibar ingurura, baina herria goiz-goizetik hartuta izan duen Ertzantzak zelairako sarbidea ukatu eta manifestari guztiak banan-bana identifikatu ondoren, Meriola etxe pareraino urrundu ditu. Bertan egon dira Ertzantzaren zaintzapean ekitaldia amaitu den arte. "Ez hemen eta ez inon AHTrik ez" lemapean egin da protesta.