Elkarretaratze jendetsua, asteburuko gertaera arbuiatzeko

Elkarretaratze jendetsua egin da gaur Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoan zubian. Joan zen asteburuan izandako gertakariak salatu eta horrelakorik onartzen ez dela adierazteko elkartu dira herritarrak, udal ordezkariak eta zenbait erakundetako ordezkariak.

Bertan ziren erasoa jasan zuten zizurkildarrak ere; sentitu duten babesagatik euren eskertza adieraztearekin batera, horrelakorik gehiago ez gertatzeko eskaera luzatu dute.

Amasa Villabonako alkate Beatriz Unzuek eta Zizurkilgo alkate Iker Urruzolak adierazpen bateratua irakurri dute elkarretaratzearen amaieran.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.