Larunbatean, Maitatzeari Popatik ikuskizun poetiko musikala

Aurtengo Maiatza Saltsan ekimena ere badoa aurrera eta, datozen egunetan izango da zertaz gozaturik. Inklusioa da aurtengo gai nagusia, eta gari horri helduta datoz datozen bi ekitaldiak:

Eskura dituzue MAITATZEARI POPATIK! ikuskizun poetiko musikaleko sarrerak, 3 euroko prezioan, Zizurkilgo udal-bulegoetan. Maiatzaren 13an, 19:00etan, Atxulondo kultur etxean gozatu ahal izango duzue Xabier Crehuet, Aingeru Mayor eta Ekaitz Goikoetxearen lan bikain honetaz.

Horrez gain, maiatzaren 17an, Aingeru Mayor sexologoak 'Tránsitos' liburua aurkeztuko du. Haur transexualitatearen inguruan arituko da Mayor, eta tertuliarako aukera zabalduko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.