Aurrera eraikina botatzeko lanetan ari dira

Badira bi urte Udalak Aurrera eraikina botatzeko agindua emana zuela. Arrazoi ezberdinak medio, atzeratzen joan dira lan horiek. Maiatzaren 10ean, eguerdiz hasi ziren eraikina eraisteko lanak. Udaltzaingoa ari da trafikoa eta oinezkoen ibilia bideratzen.

Lanak amaitutakoan, seguruagoa izango da eremu hori oinezkoentzat.

Etxebizitza berriak eraikitzera bideratuko da eremu hori.

Txoko maitea izan da Aurrera zizurkildarrentzat. 50eko hamarkadan hasita, Anjel Berakoetxea eta haren emazte Brigi Bengoetxea aritu ziren lanean. Ventura Mediavillaren txanda izan zen gero. 90eko hamarkada amaieratik, Josu Galarza, Enrike Jauregi, Imanol Eizmendi eta Jon Ander Esnaola arduratu ziren tabernaz. 2010eko martxoan itxi zituzten betiko tabernako ateak.

Urteak aurrera, eraikinaren egoerak nabarmen egin du okerrera, eta duela bi urte eraisten agindua eman zuen Udalak, segurtasuna bermatze aldera. 2023ko maiatzaren 10ean hasi ziren eraiste lanak. Zizurkildar eta Aiztondoko herritar askorentzat txoko maitatua izan zen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.