Honen bitartez jakinarazten da, datorren asteartean, 2023ko maiatzaren 2an, Ernio Bidea 7, 9 eta 10 artean dagoen errepide zatia (Joxe Arregi Plaza aurrekaldea) ibilgailuen trafikorako itxita egongo dela bertan egin beharreko hobetze lanak direla eta.
Lan hauek 3 edo 4 egun iraungo dute eta tarte horretan, ibilgailuek Ugare auzora iristeko Billabonako kiroldegitik Zizurkilgo Ugare auzora doan errepidea (GI-4751) ibili beharko dute. Aipaturiko errepidea 2 noranzkotan irekiko da.
Barkatu eragozpenak.