Giro ikaragarria izan zen Zizurkilen larunbat honetan. Errepide bazterrak jendez bete ziren, Duatloia gertutik ikusteko eta arratsaldeko lehen orduetatik hasi ziren kirolariak herrira gerturatzen. 16:15etan eman zitzaion hasiera kirol probari, ez federatuen irteerarekin eta handik minuntu gutxira hasi zen federatuen jarduna. Ikuskizun ederra eskaini zuten guztiek ere.
Sprint modalitateko duatloia da Zizurkilgoa. Bost kilometro egin zituzten korrika, beste hogei kilometro bizikletaz eta, amaitzeko, bi kilometro eta erdi korrika. Euskal Herriko txapelketa ere izan zen eta zirkuitorako puntuagarria zen larunbateko duatloia. Ikuskizun ederra eskaini zuten guztiek ere; lehia bikaina izan zen bai gizonezkoen mailan, baita emakumezkoetan ere.
Ez federatuen artean, hauek podiuma osatu dutenak:
1.Ander Goenaga Iriondo 1. Maider Martin Alonso
2.Ekaitz Otegi Gorostidi 2. Alba Mendazona
3. Mikel Etxeberria Urbieta 3. Amaia Fernan Alegi
Federatuen podiuma:
1. Joanes Goytisolo 1. Maddi Marquez
2. Urko Herran Aguilar 2. Ines Moreno Sanchez
3. Aimar Murua Poza 3. Olaia Jauregi Izagirre