Kirol hitzordu bikoitza larunbatean

Giroa bizi-bizi egongo da Zizurkilen bihar arratsaldean. Zizurkilgo II. Duatloia ospatuko da batetik eta Aiztondo Pilota Topaketako benjamin mailako finalerdiak bestetik.

Duatloia

Iaz jarri zen martxan Zizurkilgo Duatloia eta izandako arrakastari erantzunez, ekimenari jarraipena ematea erabaki zuten antolatzaileek. Bihar izango dugu II Duatloia, Euskadiko zirkuituan sartutako proba da Zizurkilgoa eta baita Euskadiko txapelketa ere.

Sprint distantzian lehiatuko da Zizurkilgo Duatloia eta bi maila nagusi izango ditu: federatuena eta federatu gabeena.

16:15tan irtengo dira emakumeak Joxe Arregi plazatik eta bost minutu beranduago ekingo diote lanari gizonezkoek. Irteera puntuan elkarrekin izango dira federatuak eta federatu gabeak.

Ikuskizun bikaina eskaini zuen iazko Duatloiak. Kirolarien jarduna gertutik ikusteko aukera eman zuen, bai korrika zein bizikleta gainean. Ibilbidea horretarako aproposa da.

Kirol probak irauten duen bitartean aldaketak izango dira trafikoan. Guztion segurtasuna zaintzeko, aldaketak eta mozketak izango dira herriko trafikoan:  GI-2631 (Villabona-Asteasu), GI-3281 (Olentzo-Zizurkil herrigunea), GI-3282 (Goia-Gashor/Zubiaurretxo), GI-3610 errepideetan (Bulandegi bidea eta Adunarako bidea) eragina edukiko du 16:00etik 18:15era bitartean. Aipaturiko ordutegian, gainera, Ugare auzoa itxita egongo da ibilgailuentzat. Bestalde, parte-hartzaile kopurua handia izango denez, arratsalde horretan autoa ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen da. Bertara autoz gerturatu behar dutenei, herriaren kanpoaldean daude guneetan aparkatzeko gomendioa zabaldu zaie: Eroski pareko industriagunean, Beldarrain eta Muñoa kaleetan…

Pilota txapelketa

Ia duatloiaren ordu berean,, XXIV. Aiztondo Pilota Topaketako benjaminen finalerdiak hasiko dira Intxaur frontoian. 16:00etan ekingo zaie partidei.

Alde batetik, Adunako Txulobi pilota eskolako Enaitz Alkorta eta Markel Carrillo Villabonako Behar Zana eskolako Luar Gorostidi eta Oier Arruabarrenaren kontra neurtuko dira.

Beste alde batetik, Villabonako Behar Zana eskolako Eñaut Landa eta Irai Urizar Villabonako Behar Zana eskolako Odei Traore eta Alain Zufiriaren aurka lehiatuko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.