Euripean egin zuten aurtengo larre-irekiera ekitaldia Zizurkilgo baserritarren. Larunbaten, goizetik nabari zen mugimendua Ezkeltzuko magalean. Aziendak bertara gerturatu eta, horretarako prestatutako barrutian, txertaketa lanak egin zituzten lehendabizi.
Eguerdia iristerako ireki zuten larrerako bidea ematen duen langa. Euripean eta ia negu giroarekin abiatu zen ganadua Ezkeltzuko larreetara.
Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu zuten herriko baserritarrek.