Sinbolo naziek eta ultraeskuinak ez dute lekurik Zizurkilen

Zizurkilgo Udalak gogor salatu nahi du herrian, mural feminista batean agertu den sinbolo nazia eta feminismoaren aurkako idatzia. Zizurkil bidezkoagoa, guztiontzat askeagoa eta berdinzaleagoa izateko helburuan berresten gara.

Faxismoak, ultraeskuinak eta etorkizuna grisez marraztu nahi dutenen mehatxuek ez dute lekurik gure herrian.

Gora Zizurkil feminista eta koloretsua!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.