Giroa bizi-bizi egongo da Zizurkilen apirilaren 22an. Iaz martxan jarritako Zizurkilgo Duatloiari jarraipena emango zaio. Kirolariak izango dira eguneko protagonista. Euskadiko zirkuituan sartutako proba da Zizurkilgoa eta baita Euskadiko txapelketa ere.
Sprint distantzian lehiatuko da eta bi maila nagusi izango ditu: federatuena eta federatu gabeena.
16:15tan irtengo dira emakumeak Joxe Arregi plazatik eta bost minutu beranduago ekingo diote lanari gizonezkoek. Irteera puntuan elkarrekin izango dira federatuak eta federatu gabeak.
Ikusmin ederra sortu zuen kirol-probak iaz eta aurten ere gozamenerako tarte ederrak utziko ditu.
Zabalik dago izena emateko epea. Horretarako, egin klik HEMEN.