'Rubia gallega' behi-arrazaren inguruko hitzaldia

Rubia gallega arrazako behien inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo Ventura Blanco albaitari adituak. Egunean zehar herriko eta bailarako baserri ezberdinak bisitatu zituen eta, arratsaldeko 19:00etan hitzaldia eskaini zuen. Jende kopuru polita bildu zen Galiziako arrazaren inguruko azalpenak entzuteko asmoz eta baita sektoreak bertan bizi duen egoeraren berri jasotzeko gogoz ere.

Ondoren, Zabala sagardotegian elkartu ziren Galiziako haragia dastatu eta elkarren berri izaten jarraitzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.