Zizurkildik igaroko da Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 3an abiatu zen Euskal Herriko Txirrindularitza Itzulia, Gasteiztik. Sei etapa izango ditu aurtengo edizioak eta, hirugarrenean, apirilaren 5ean, Zizurkildik igaroko da.

Bi aldiz igaroko dira txirrindulariak gure herritik, Asteasun barrena, Elbarrena zeharkatuko dute arratsaldeko 15:30 aldera. 17:00ak aldera berriz, herrigunera igo beharko dute. Horretarako, Azken Portu auzoan barrena, hilerrirako bidea hartuko dute txirrindulariek. Bide estua eta malda biziak ditu bide horrek, eta irudi ikusgarriak utziko ditu.

Teodoro Hernandorena kalea zeharkatuta, plazatik igaro eta Zubiaurretxora jaitsiko dira txirrindulariak. Handik Adunara hartuko dute eta Amasa-Villabonako Hika txakolindegian izango dute helmuga

 

Trafikoan aldaketak ere ekarriko ditu kirol ekitaldiak. Ikusi HEMEN

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.