Martxan dira Gaztezuloko Aste Santuko ekimenak

Zizurkilgo gazte eta gaztetxoek ez dute aspertzeko aitzakiarik. Aste Santuko oporretan. Izan ere, dagoeneko martxan baitaude Gaztezulok prestatutako ekitaldiak.

LH 4,5 eta 6 mailako gaztetxoek atzo egin zioten ekimenari, sukaldaritza tailerra eginez. Bihar Izar parkera joan ahal izango dira eta apirilaren 11n Txindokiko itzala abentura parkera joango dira. Asteartean berriz, Tolosako Gorrotxategi museoa bisitatuko dute. Ekitaldi hauetara guztietara joan ahal izateko, beharrezkoa izango da aurrez izena emanda egotea.

DBH1-4ko gazteek joan zen larunbatean ekin zioten ekitaldi sortari, sukaldaritza tailerrean parte hartuz. Gaur paintball-ean jolastera joan dira eta apirilaren 13 zein 14an, soinu ekoizpen lantegia bisitatuko dute Tabakaleran eta Bertiz abentura parkera joango dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.