Oporretan Euskarazeko begiraleak

Zabalik dago Oporretan Euskaraz ekimenean begirale gisa parte hartzeko izena emateko epea. Apirilaren 27ra arte egongo da zabalik aukera hori.

Deialdian parte hartu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar da. Batetik, derrigorrezkoa da 18 urte beteta izatea edo 2023 urtean betetzea. Begirale edo zuzendari titulua ere behar-beharrezkoa izango da, baita euskara ondo menderatzea ere. Horrez gain, elkarrizketa-talde dinamika egingo dute hautagai guztiek eta derrigorrezkoa izango da gainditzea. Zizurkildarra izatea kontuan hartuko da.

Izena emateko, Udal bulegoetara jo beharko da, apirilaren 27a baino lehen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.