Jende mugimendu handia izan zen larunbatean Zizurkilgo udaletxean. Izan ere, bertan ziren Pello Mari Otañoren inguruko 'Ombuaren itzala' filmaren arduradunetako batzuk, kasting-ak egiten.
Goizean aktoreen aukeraketa lanak egin zituzten, udaletxeko batzar aretoan. Hainbat lagun hurbildu zen bertara, pertsonaia ezberdinei bizitza emateko aukeraren bila.
Arratsalden berriz, extra edo figuranteen txanda iritsi zen. Guztira 350 figurante inguruko beharko dituzte filmerako, eta jende kopuru polita gerturatu zen Zizurkilgo aukeraketa saiora. Lan horiek eginda, grabaketa prozesuan sartuko da laster filma.