Trafiko aldaketak eragingo ditu Itzuliak asteazkenean

Asteazken honetan, apirilak 5, igaroko da Itzulia Zizurkildik, bi aldiz igaro ere: 15:45ak aldera lehen aldiz, 17:00ak aldera bigarrenez.

Horrek, herriko trafikoari eragin diezaioke. 15:15-17:30 bitartean aurreikusten da eraginik handiena.

15:45 aldera, Asteasu-Alkiza aldetik sartuko dira Elbarrenan. Pasuseko biribilgunea Aduna aldera hartuko dute, handik Villabonara joateko.

17:00ak aldera berriz ere sartuko da Itzulia Zizurkilen. Asteasu aldetik iritsiko da lasterketa eta, Azken Portu auzoan ezkerretara hartuta, hilerri aldera doan bidean gora egingo dute. Teodoro Hernandorena kalea zeharkatu ondoren, Pello Mari Otaño plazatik pasa, eta Zubiaurretxoko bidegurutzera iritsita, Aduna aldera joango dira.

Lasterketa iritsi aurretik eta txirrindulari guztiak igaro arte itxi egingo dira errepideak. Horrez gain, Teodoro Hernandorena kaleko aparkalekuei ere eragingo die lasterketak. Dagoeneko udaltzainek jarriak dituzte zinta eta hesiak eta, astearte arratsaldetik (17:00) aurrera ezingo da bertan aparkatu, asteazken arratsaldean Itzulia igaro arte.

Hilerriko bidearen inguruan bizi diren herritarrei, bestalde, bi eskaera luzatu dizkie Udaltzaingoak: Lotu ditzatela txakurrak lasterketa bertan igarotzen den unean, eta ez dezatela autorik utzi errepide bazterrean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.