Uliazpiko langile batzordeari babesa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du Uliazpiko EPEa, lanpostuen %94rako euskara eskatzeagatik. Atzo eman zuen epaia eta, Uliazpiko langile batzordeak protestaldia egin du gaur goizean, euren desadostasuna erakusteko eta Zizurkilgo Udalak protestan parte hartu du, Uliazpiko langile batzordeari babesa adierazten.

Zizurkilgo Udalak babesa adierazi nahi dio Uliazpiko langile batzordeari, Auzitegi Nagusiaren epaia gaitzestearekin batera. Horrez gain, euskaldun guztien hizkuntza eskubideak berma daitezela eskatzen du Udalak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.