Enpresei zuzendutako ikastaroak, Lehiberrin

Enpresen kudeaketako ikuspuntu ezberdinetatik hobetzeko, zortzi doako ikastaro

 

Enpresetako kudeatzaile eta langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sailak, Lehiberri Eskola egitasmoaren barruan.

2023ko egitarauak 8 ikastaro biltzen ditu, Gipuzkoako Bazkundearekin, eta Sukhena, Impulsa eta Zurekin Coach enpresekin elkarlanean antolatutakoak.

Ikastaro guztiak Lehiberri Zentroan izango dira, ekaineko saioa izan ezik. Hori Emari Coworking Gunean izango da.

Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.

2023ko programa

  • Erabakiak hartzeko kontabilitatea: enpresako kostuak nola kalkulatu

Martxoak 2, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

  • Salmenta industrialaren gakoak

Martxoak 23, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

  • Jarrera toxikoekin lan egiteko estrategiak

Apirilak 26, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

  • Excel aurreratua

Maiatzak 18, 25 eta 31, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

  • Denboraren kudeaketa eraginkorra

Ekainak 29, 09:00-13:00

Emari Coworking Gunea

  • Egoera zailen kudeaketa asertiboa

Irailak 14, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

  • Belaunaldi aldaketari aurre egiteko 5 tresna

Urriak 5, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

  • Finantzak ez finantzieroentzat

Azaroak 23, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.