Otsailaren 13an beteko dira 42 urte Joxe Arregi zizurkildarra torturaz hil zutela. Egun horren harira, torturaren inguruko ekitaldi sorta antolatzen da Zizurkilen azken urteotan. Otsailaren 10an abiatuko da aurtengo edizioa eta ekitaldi ezberdinak egingo dira otsailaren 14ra bitarte.
Otsailaran 13an, astelehenarekin, 'Karpena Urdina' dokumentala izango da ikusgai. Zine jaialdi ezberdinetan ibilbidea egin ondoren, zine aretoetako ibiliari ekingo dio dokumentalak, eta Zizurkilen egingo da estreinaldia. Bertan izango da dokumentalaren zuzendaria eta solasaldia egingo da emanaldiaren ondoren. Gainera, tortura jasan izan duten Aiztondoko herritarrak gonbidatu dituzte emanaldira eta gauza bera egingo dute aurrerantzean Euskal Herriko puntu ezberdinetan eskainiko diren emanaldietan.
Torturaren aurkako astearen egitaraua:
Otsailak 10, ostirala
19:00, Plazaetxeberriko HerriBIZIguneren lokalean, The Report filmaren emanaldia.
Otsailak 12, igandea
09:00, Haizetsura mendi irteera PM Otaño plazatik.
13:00, Torturaren aurkako ekitaldi nagusia Joxe Arregi plazan.
Otsailak 13, astelehena (Torturaren aurkako eguna)
18:30, Atxulondo kultur etxean, Karpeta Urdinak dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia zuzendariarekin. Aiztondon tortura jasan duten herritarrei parte hartzeko gonbidapen berezia egiten zaie.
Otsailak 14, asteartea
19:00, Mikel Zabalza kasuaz hitzaldia Plazida Otaño liburutegian Kepa Fernandez de Larrinoa eta Karlos Irujo ikerlari eta liburuaren egileen eskutik.