Gipuzkoako Urak-ek jakinarazi duenez, ur mozketa izango dute datorren otsailaren 1ean, Zizurkilgo zenbait baserrik. Konponketa lanak egin behar dituzte sarean, eta lanek irauten duten bitartean ez da ur zerbitzurik izango honako baserrietan:
- Odolkierraga
- Azkarate
- Zearsoro
- Irazugaraikoa
- Irazu
- Otazu
- Andrezketa
- Garmendia
- Arizmedi
- Abeletxe
- Astabere
- Egieta
- Garetza
- Legargain
- Aretagoikoa
- Areta-azpikoa
- Areta
Gipuzkoako Urak-etik jakinarazi dutenez, iraupena ustezkoa da, beraz gerta daiteke pentsatu baino lehenago bukatzea, kasu horretan abisurik gabe ura emango dute. Bestalde luzatzen bada, Uraren Telefonoan (943 00 22 22) mozketaren berri eskainiko dute. Mozketa dela eta, presio jetsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezkeela ere jakinarazi dute.