Danok Danena taldearen kronika

Abenduaren 17an Arucasen (Canarias), Espainiako 17 Urtez Azpiko Txapelketa izan zen. Danok Danena taldeko kideek eguneko kronika bidali dute, baita urtearen balorazio txiki bat ere:

"Txapelketan aritu zen taldeko pultsularia den Eki Lizaso Bringas gaztea. 96 kilo kategorian txapeldun geratu zen. Lau marka berri ezarri zituen, 127 kilo abiada modalitatean, 156 kilo bi denboratan, 276 eta 283 total olinpikoan. Hori gutxi balitz, txapelketako kategoria guztietako markarik hoberena lortu zuen, txapelketa osoko altxatzaile onena bihurtu zelarik.

Ekirekin batera azpimarratzeko da,  entrenatzaile moduan berarekin batera joan zen Ekaitz Cortajarenaren jarduna, egin zuen lana perfekziora bideratu zuen eta. Danok Danena, urtea bukatzear dagoen honetan,  lortzen ari garen emaitzekin  eta belaunaldi-erreleboarekin pozik dago. Ea ba gaztetxoak animatzen diren olinpikoa den kirol hau praktikatzera eta jarraitzen degun orain arte bezala emaitza onak lortzen. Eguberri On eta 2023 Urte Osasuntsu eta Zoriontsua guztiontzako".

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.