Euskaraldia gertu dugu eta, horren harira, ekimen berria jarri du Udalak martxan. Zizurkilgo elkarte eta herritar guztien artean, euskal kantaz osatutako zerrenda bat osatuko dugu. Euskarazko kantu esanguratsuak, gustukoak…, entzun nahi genituzkeen kantuekin zerrenda bat osatuko dugu. Azaroaren 17an, Euskaraldiaren atarian egingo den ekitaldian jarriko dugu entzungai, guztion artean osatutako play list hori, baita Euskararen egunean ere. Herritarren eta elkarteen eskura jarriko da ondoren, nahi duen orok entzun edo erabiltzeko aukera izan dezan.
Jakinaraziguzu zeintzuk diren zure euskal abesti kuttunak. Hauxe izango da horretarako modua:
1.-Idatzi gustuko euskal abestien izenburuak eta egileak, zerrenda osatuz.
2.- Bidali zerrenda hori Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.
Abenduaren 1a arteko epea duzu zure abesti kuttunak bidaltzeko. Animatu!