Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia eta zabalik dago izena emateko aukera.
Internet bidez, oso modu errazean egin daiteke izen-ematea. Horretarako, egin KLIK HEMEN. Aurreko edizioetan parte hartu dutenek, mail bidez jaso dute lotura.
Udal Bulegoetan dagoeneko eskuragarri daude edizio honetako txapak. Ahobizi edo Belarriprest rolla aukeratu, eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa erraldoian murgilduko gara.
Oraindik ez baduzu izenik eman, hementxe duzu aukera.