Bi desfibriladore jarri dira Zizurkilen: Gaztezuloren kanpoaldean bat, Intxaur pilotalekuan bestea. Bihotz-biriketako geldialdia jasaten duten pertsonak berpizteko balio dute. Datorren asteetan, aparatu hauek erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatuko ditu Udalak.