Hirugarren denbora onena eginda, Kontxako estropadetan aritzeko txartela lortu du Tolosaldea traineruak. Euskotren Ligako traineruek aise lortu dute datozen bi igandeetan estropadan arraun egiteko txartela. Donostiarrak berez izaten du txartela, antolakuntzak hala erabakita, eta, ETE ligako lehen bi sailkatuek lortu dute sailkapena.
Igande honetan jokatuko da Kontxako estropadako lehen jardunaldia eta, irailaren 11n bigarrena. Sailkapen estropada amaitu ondoren Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko txandak zozketatu dira. Lehen txandan Hibaika, Tolosaldea, Cabo eta Hondarribia arituko dira. Bestalde, bigarren txandan Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Chapela aterako dira.
Tolosaldeako traineruak lan handia egin du denboraldi osoan zehar eta, Kontxako banderaren ondoren, maila mantentzeko play off-a izango dute jokoan. Zorte on!
Honelaxe geratu ziren atzoko sailkatze probako denborak:
1. Donostia Arraun Lagunak 10.46,36
2. Orio 10.50,46
3. Tolosaldea 10.57,88
4. Hibaika 11.09,46
5. Cabo da Cruz 11.10,70
6. Hondarribia 11.11,74
7. Chapela 11.17,32
8. Ondarroa 11.25,36
9. Zarautz 11.26,44
10. Deusto 11.27,24
11. Zumaia 11.31,18
12. Tiran 11.33,44
13. Mugardos - A Cabana 11.37,70
14. Hernani 11.43,88
15. Rianxo 11.45,06
16. Castropol 12.01,26
17. Castro 12.20,60
18. Perillo 12.27,34
19. Portugalete 12.38,44