Tolosaldean lanean diharduten Aitzol eta AEK euskaltegiek 2022-2023 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten atzo, Alegian.
Euskaltegiekin batera aurkezpenean izan ziren eskualdeko hainbat udal, euskara teknikari, Uema eta Galtzaundi Euskara Taldeko ordezkariak. Bertan ziren Maite Amenabar zinegotzia eta Ainhoa Larrea teknikaria.
Zizurkilen, euskara ikasteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu AEK-k. Eta, martxan daukate matrikulazio kanpaina. Jone Tolosak aipatu zuenez, “aurten ere irakaslea da kanpainaren ardatza, euskara ikasteko bidelagun onena delakoan, horregatik, diogu aurten “ikasi euskara, bidelagun onenarekin”. Hori da AEK-ren aurtengo leloa. AEK-n matrikulatzen diren ikasleek gertu izango dituzte irakasleak, ikasleek bidelagun apartak topatuko dituzte gure euskaltegietan, sinetsita baikaude irakasleen motibazio eta pasioa beharrezkoak direla ikasleak ikasprozesuan aurrerapausoak eman ditzan”.
AEK-k 100 euskaltegitik gora ditu Euskal Herrian, eta eskualde honek hemendik gertuen duena Andoaingo AEK euskaltegia da. Dena den, Tolosaldean euskaltegirik ez izateak ez du esan nahi AEK-k bertan eskolarik ematen ez duenik, gela desplazatuak sortu ohi baitira urtero. Tolosaldean, herritarrek euskara herria bertan ikas dezaten. Taldeak sortu ohi dituzte, besteak bestea, Zizurkil eta Villabonan, Anoeta eta Iruran, Alegian, Ibarra, Ikaztegietan eta Lizartzan.
Eskaintzari dagokionez maila guztiak eskaintzen ditu AEK-k, A1etik hasi eta C2ra bitarte. Ordutegiei dagokienez, goizeko, eguerdiko, arratsaldeko eta iluntzeko taldeak osatuko dira eskualdeko herrietan, eskolak astean bi, hiru edo lau egunez emanez. Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak aurrez aurre ematen dira B1, B2 eta C1 mailetan.
Aurrez aurreko eskolak C1 mailara arte eskainiko dira eta C2 maila online. Hala ere, autoikaskuntzarako aukera ere izango dute ikasleek. Azken aukera hau egokia da aurrez aurreko eskoletara joan ezin dutenentzat edo ordutegi malguagoa izan nahi dutenentzat; aurrez aurreko tutoretza irakaslearekin egiten da eta lanak etxean.
Bestalde, guraso taldeak ere eskaintzen ditu AEK-k: haurrak eskolan dauden ordutegian osatzen diren taldeak dira, eta herriko lokaletan edota ikastetxean bertan eskaini ohi dira. Azkenik, etorkinei bideratutako AISA ikastaroak ere emango ditu AEK-k, etorri berriei euskarara gerturatzeko oinarrizko edukiak irakatsiz.
Matrikulazio datak:
- AEKren Andoaingo egoitzan irailaren 1etik 16ra izango da.
- Euskara herrian ikasi nahi duenak herriko udaletxera joan beharko du irailaren 1etik 17ra.
- Diru laguntzei dagokienez ikasleek Udaletatik eta HABE-tik jaso ditzakete diru laguntzak.
Informazio gehiago:
• Webgunea: Aek.eus
• E-posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
• Telefono zenbakia: 943 591 704
ZIZURKILGO IKASTAROEN ORDUTEGIA
HASTAPEN MAILA
Astelehena, asteartea eta osteguna | 15:00-17:00. (AISA) / AEK
OINARRIZKO MAILA
Astelehena, asteartea eta osteguna | 15:00-17:00. (A2) / AEK
ERDI MAILA
Astelehena, asteartea, asteazkena eta osteguna | 09:30-11:30. (B1 eta B2) / AEK
AUTOIKASKUNTZA
A1 mailatik C1era AEKn eta A1 mailatik C2ra Aitzol Udal euskaltegian.