Abuztua bere azken egunetan sartzera doa eta Elbarrenako jaiak ate-joka ditugu jada. Irailaren 7an botako da jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa baina, aurrez, izango da zertaz gozaturik.
Irailaren 3an, IV. Melokotoi Errugbi topaketa izango dugu gozagarri. Goizeko 11:00etan hasiko dira norgehiagokak eta, aurten, hainbat talde izan dira gonbidatuak. Danenan elkartuko dira Iruñeako La Única R.T, Hendaiako S. Hendayais, Ordiziako Ordizia R.E., Hernani edota Donostiako AVK eta Bera Bera taldeetako kideak.
Aurreko urteetan egin izan duten bezala, errugbia bertatik-bertara ikusi eta kirol horrekin gozatzeko aukera paregabea eskainiko digute guztiek.
Ondoren, eta ohiturari eutsiz, elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute talde ezberdinetako kideek, Joxe Arregi plazan egingo den bazkarian.