Lau eta erdiko II Intxaur txapelketako final handia iritsi da

Larunbat honetan jokatuko da Lau eta erdiko II Intxaur txapelketa Abeletxe Saria-ko final handia.

Uztailaren 15ean jarri zen martxan txapelketa, final laurdenekin. Aurten, gainera, aurretiazko partidak ere jokatu ziren, txapelketan zein jokalarik parte hartuko zuen erabakitzeko.

Iaz jarri zen martxan Intxaur txapelketa, eta bide polita egin du aurtengo edizioak ere. Oso partida lehiatuak ikusi ahal izan dira.

Hiru maila ezberdinetan banatutako lehiaketa da. 22 urtez azpikoena, elite mailakoa, eta emakumeena. Maila handiko pilotariak aritu dira aurtengo txapelketan eta, larunbatean arituko dira orain arteko emaitzarik onenak bildu dituztenak.

22 urtez azpikoen mailan, Altuna eta Amiano arituko dira nor baino nor. Aurrera Tolosa taldeko kideak dira biak ere, beraz, ziur elkarren jokoa ondo ezagutzen dutela.

Elite mailan, Fernandez errioxarra eta Aurrera Tolosako Elola lehiatuko dira. Eta emakumeen artean, Garai (zaramaga) eta Ruiz de Infante (Txumulutxueta) pilotariek lortu dute finalerako txartela.

Txapelketa ederrari amaiera bikaina emango diote larunbateko finalek. Goi mailako pilotari gazteen jardunaz bertatik bertara gozatzeko aukera izango du Intxaur pilotalekura gerturatzen duenak. Horretarako, 3 euroko sarrera eskuratu beharko da aurrez, Iriarte jatetxean edo Udal bulegoetan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.