Uztailaren 29 eta 30ean, ostirala eta larunbatarekin jokatuko dira Intxaur txapelketa Abeletxe sariko final-aurrekoak. 19:00etan hasiko dira lehiak eta sarrerak salgai daude udal bulegoetan nahiz Zizurkilgo Iriarte jatetxean.
Joan den asteburuan jokatutako final-laurdenetan finkatuta geratu zen final-aurrekoetan arituko diren pilotarien zerrenda.
Maila bikaineko partidak ikusi dira orain arte txapelketa zehar. Pilotaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, beraz, asteburu honetan.
Abuztuaren 6an jokatuko dira final handiak.