Danok Danena halterofilia taldearen emaitza bikainak

Danok Danena taldeko kideek joan zen asteburuko lehiaren inguruko kronika bidali dute:

Uztailaren 8tik 10era, Leonen Europako Batasunaren Kopa izan zen eta bertan 12 estatuk hartu zuten parte.

Uztailaren 8an, 17 urtez azpiko kategorian, Eki Lizaso aritu zen lehian Espainiako selekzioarekin eta lan earra egin zuen. Bere kategorrian txapelduna izan zen,  urrezko domina eskuratuaz. Brontzezko hiru domina ere ekarri zituen etxera, kategoria guztietan 3. postua lortu baitzuen. Eta hori gutxi balitz, egin zuen lanari esker, Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen abiada modalitatean, 116 kilorekin.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.