Herritarren artean lortutako immunitate-maila altuek COVID-19aren epidemiologian aldaketa eragin dute. Osasun sailak oharra igorri du, Udalekuetan dabiltzan haurrek eta euren familiak nola jokatu behar duten azalduz:
Herritarren artean lortutako immunitate-maila altuek COVID-19aren epidemiologian aldaketa eragin dute eta gaur egun aurkitzen garen fase honetan, arreta pertsona, talde eta esparru kalteberen* zainketara
bideratu beharra dago, baita COVID-19 kasu larrietara ere.
Udalekuak ez dira eremu kalteberatzat hartzen; beraz, ez da frogarik egingo edota neurri berezirik hartuko udalekuetara joaten diren kolektiboekin.
Pertsona batek COVID-19 sintomak izanez gero (edo emaitza positiboa izango balu), jarduera hasi aurretik edo jardueran zehar hurrengo neurriak bete beharko ditu:
- Isolamendua egitea EZ da beharrezkoa izango.
- Musukoa** erabili eta eskuen higiene egokia mantendu beharko du. Pertsona zaurgarriekin kontaktua sahiestu beharko du.
- Sintomek eragozten baldin badiote, EZ ez da joango edo ez du jardueran parte hartuko haurraren beraren eta ingurukoen hobebeharrez, beste gaixotasunekin egin behar den modura.
Espazio guztiak aireztatuta egotea gomendatzen da, logelak barne. COVID-19aren sintomarik ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena edo dastamena galtzea. Pertsona batzuek mina, mukiak edo beherakoa ere izan ditzakete. Orokorrean, ez da osasun-profesionalen artatzerik beharko sintoma arinak direlako. Hala ere, sintoma larriak izanez gero edota bere egoerak okerrera eginez gero, osasun-sistemarekin harremanetan
jarri.
*¿Zeintzuk dira COVID-19arekiko talde kaltebera batean egoteko baldintzak?
- 60 urtetik gorako pertsona oro
- Haurdunaldia
- Inmunodepresio mota jakin batzuk pairatzea. Zalantzarik baduzue, talde honen baitan dagoen ala ez jakiteko osasun-profesionalekin kontsultatu bere egoera zehatza.
**Musukoaren erabilera 6 urtetik beherako haurren kasuan.
Haurraren adina eta ezaugarrien arabera, musukoaren erabilera gomendatzen da posible den kasuetan. 3 urtetik beherako haurren kasuan, musukoaren erabilera ez da gomendatzen.
COVID19aren inguruko informazio eguneratua eta egoera bakoitzaren aurrean nola jokatu web-orrian aurki dezakezu: https://www.euskadi.eus/nola-jokatzen-dut/web01-a2korona/eu/
Zalantzekin jarraitzen baduzue edota bide telematikoa zaila egiten bazaizue, 900 20 30 50 zenbakira dei dezakezue.