Lau eta erdiko Intxaur txapelketaren aurretiazkoa, ostiralean

Joan den asteburuan jokatu dira Intxaur pilota txapelketaren aurretiazko partidak.

Ostiral honetan jokatuko dute finala:

  • Apezetxea-Olaizola
  • Fernandez-Txoperena

Irabazleek, txapelketan aritzeko txartela lortuko dute.

 

Uztailaren 15ean jarriko dira martxan final laurdenak. Uztailaren 15, 16, 22 eta 23an jokatuko diren partida horietan erabakiko da zeintzuk pasako diren finalaurrekoetara. Uztailaren 29 eta 30ean jokatuko dira finalaurreko horiek.

Final handia berriz, abuztuaren 6an jokatuko da.

Arrakasta handiz, iaz sortu zen Lau eta erdiko Intxaur txapelketa. Bigarren edizioa izango da aurtengoa eta, pilotariak gogotsu daude.

Arratsaldeko 19:00etan jokatuko dira partida guztiak. Ostiral honetan, aurretiazko partidetako finalak izango ditugu gozagarri gure herriko pilotalekuan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.