Magia eguna ospatuko da Zizurkilen, ekainaren 18an

Magia Eguna izango da ekainaren 18an, larunbatean.

Hainbat eratako ekintzak izango dira egun osoan zehar eta herriko hainbat txokotan.

11:00etan jarriko da martxan egitaraua.  MAGIA ERE NESKENTZAT BADA izeneko tailerra izango da Atxulondo kultur etxean, 9 urtetik gorako neska-mutilentzat. Izena emateko, deitu 943691012 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

18:00etan, Txoborro magoaren emanaldia, Aurrera plazan.

19:00etan, Eriz magoa izango dugu Joxe Arregi plazako estalpean.

20:00etan, Hodei magoa, Herrigunean.

22:00etan, amaiera bikaina emateko, Magia Gala Nagusia Atxulondo kultur etxean, LIUBA ETA OLIVER magoen eskutik. Sarrerak salgai daude, 5 euroan, Zizurkilgo udal-bulegoetan.Animatu eta utzi magiak lilura zaitzan!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.