Autokontsumorako hegaztiak dituztenek, abeltzaintzako ustiategien erregistroan alta eman beharko dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, autokontsumorako hegazti biziak dituzten pertsonek nahitaez eman behar dute alta abeltzaintzako ustiategien erregistro orokorrean, hegazti haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituen uztailaren 27ko 637&201 Errege Dekretuaren 16.5 artikulua ezarritakoaren arabera.  Izapide hori errazteko eta hegazti-gripearen balizko fokuak kontrolatzeko informazio egokia izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak izapide hori bitarteko elektronikoen bidez egiteko gaikuntza ematen du, beherago azaltzen den bezala. Komunikazioa paperean ere erregistratu daiteke, titularraren NANaren fotokopia batekin batera, ohiko bideetan.

Prozedura: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/

Urrats hauek jarraitu: Tramiteen eta zerbitzuen katalogoa> Landa ingurunea> Nekazaritza> Nekazaritza Ustiategien Erregistroa.

 

Eskaera aurrez aurre egiteko, bete pdf formatuan dagoen komunikazioa (Autokontsumorako Hegaztien Ustiategien Erregistroak ALTA emateko aldez aurreko jakinarazpena) eta eraman ezazu erregisto-bulego batera NANaren kopia batekin batera.

Eskaera Internet bidez egiteko (Ziurtagiri elektronikoa edo B@KQ eduko behar duzu), jarraitu webgunean adierazten diren urratsak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.