Aste honetan zehar egindako lanei esker, oinezkoek aukera berria izango dute aurrerantzean.
Herrigunera oinez joan-etorriak egin ahal izateko, Adunibar aldetik Beibategira joateko bide berria sortu da, Errekalde baserriaren albotik. Herribidea pasatzen zen bertan garai batean, baina egungo errepidea egin zutenean herribide izateari utzi zion.
Egun, berreskuratu egin da oinez bertatik ibiltzeko aukera. Segurtasun aldetik, pauso garrantzitsua eman da modu horretan. Lan hauek egin aurretik, oinezkoek errepidez egin behar zuten bidearen zati bat. Egun, errepidea gurutzatu egin beharko da Adunibar aldetik bertara iristeko. Foru Aldundiarena da errepidearen eskumena, eta bertan oinezkoen pasabidea jartzeko eskaera luzatuko dio Zizurkilgo Udalak, segurtasun handiagoz egin ahal izateko.
Dagoeneko erabilgarri dago bide berria. Igandeko mendi ibilaldiko parte hartzaileek izango dute bertatik pasatzeko aukera.