Buzoneoak egin eta kartelak jartzeko lan poltsa osatzeko deialdia

Lanpostuaren ezaugarriak.
Deialdiaren xede den lanpostuaren ezaugarriak honako hauek dira:
Lan-poltsa buzoigileak eta kartel-itsasgileak izendatzeko erabiliko da, ezaugarri hauekin:


— Iraupena: Zabaldu behar diren ekitaldi puntualetarako egun zehatzak.
— Lanaldia: Beharren arabera.
— Sailkapen taldea: Lan bide taldeak.
— Lanpostu-mailako osagarriaren maila: 8.
— Berariazko osagarria: 10.754,28 €.
— Hautaketa-sistema: lehiaketa.


Bete beharreko funtzioak honako hauek izango dira:

Buzoneoak egin behar dituztenen funtzioak:
— Herriko buzoietan sartu beharreko informazioa sartzea. Baliteke atari batzuetan publizitaterako saski bat egotea. Materiala ezin da saskian utzi. Banatu beharreko materiala ez da publizitatea, interes orokorreko informazio ofiziala baizik. Udalaren izenean materialaren entrega pertsonalizatua egin behar da atejoka.
— Gehienetan diptiko bakarra izango da buzoneatu beharrekoa, baina bestetan bi edo hiru izan daitezke eta hauek modu egokian buzoi bakoi tze an sartu beharko dira.
— Udaletik ematen den buzoien zerrenda osatu beharko da eta buzoneatu gabe gera tzen diren eskaratzak apuntatu beharko dira.

Kartelak itsatsi behar dituztenen funtzioak honako hauek izango dira:
Zizurkilen itsatsi behar diren kartelak herriko saltoki eta ostalaritzako lokal guztietan jarri beharko dira, dagokion baimena eskatuz.
Udalak zehazten dituen kartelak itsatsi beharko dira finkatutako herrien zerrenda jarraituz (Zizurkilen, Aiztondoko herrietan edo zehazturiko beste herrietan).
— Herri bakoitzeko arauak errespetatu beharko dira kartelak itsasteko garaian (panelak, e.a.).
— Kartelak itsasteko Udalak emango duen zelo lodia erabiliko da.

Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Onartuak izateko eta, hala badagokio, hautaketa-prozesuan parte  hartzeko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den
egunean:
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorakoak badira.
b) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.
d) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da azterketa medikoaren bidez.
e) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizia ez izatea, eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea banandua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan eta baldintza berberetan enplegu publikora iristea
galarazteko.
f) Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.
g) Udalerrian enplegua sustatzeko programa denez, Zizurkilen erroldatuta egotea eskatzen da.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira aipatutako baldintza guztiak.

Parte hartzeko eskaera.

1. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak Zizurkilgo Udalaren arreta- eta erregistro-Zerbitzuan (T. Hernandorena 6 eta Ernio bidea 9A behea-20159 Zizurkil), 9:00etatik 14:00etara, eta webgunean (www.zizurkil.eus) emango den eredu ofizial eta normalizatura egokituko dira, eta oinarri hauei eranskin gisa erantsiko zaizkie. Eskabideak, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak gutunazal irekian aurkeztuko dira, postako langileek data eta zigilua jar diezaieten eskabideak aurkezteko epearen barruan. Kasu horretan bakarrik ulertuko da eskabideak posta-bulegoan entregatu ziren egunean sartu zirela Zizurkilgo Udaleko Erregistroan

Eskaera-orriekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
— Nortasun-agiriaren fotokopia edo nortasunaren eta nazionalitatearen egiaztagiria, Europako Erkidegoko estaturen bateko izangaien kasuan.
— Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
— Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopiak. Merezimenduak baloratu ahal izateko, hautagaiek lehiaketan kontuan hartze anahi duten merezimendua adierazi beharko dute eskabidean (eranskina). Eskabideanjaso ez diren merezimenduak ez dira baloratuko.

Izena emateko epea 20 egun naturalekoa izango da, oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gaur argitaratu da iragarkia GAOn.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.