Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa onartuko da gaur

Arratsaldeko 18:30etan ez-ohiko plenoa egingo da Atxulondo Kultur etxean. Indarkeria Matxistaren Aurkako Zizurkilgo protokoloa onartuko da bertan.

Hainbat hilabetetan zehar, eragile ezberdinekin batera landu da protokoloa. Gaur arratsaldeko ekitaldian, protokoloaren aurkezpena egingo da eta ez-ohiko osoko batzarrean onartu egingo da.

Eragilean eta zizurkildar guztiak gonbidatuta daude ekitaldian parte hartzera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.