Ministroen kontseiluak gaur onartu du toki itxietan musukoa erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uzten duen dekretua. Bihar sartuko da indarrean dekretu hori. Salbuespen egoera jakin batzuetan bakarrik erabili beharko da maskara. Batetik, osasun zentroetan ezinbestean erabili beharko dira maskarak oraindik ere: erietxeetan, osasun zentroetan, transfusio zentroetan eta botiketan maskara jantzita eraman beharko da beti. Maskara ezinbestekoa izango da zahar etxeetan ere. Halako tokietan ere bisitari eta langileek bakarrik erabili beharko dute. Garraio publikoan ere erabiltzen jarraitu beharko da.
Gainerako tokietan obligazio izateari utziko dio maskararen erabilerak.