Bertsolaritzaren transmisioa lantzeko tailerrak, Harituzen eskutik

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak tailerra eskainiko du, bertsolaritzaren transmisioa eremu ez formalean nola egin jakin nahi dutenei zuzendua. Maiatzak 4, 11, 18 eta 25ean izango dira saioak; asteazkenez, 18:30etik 20:00etara.

Umeekin harremana duten guraso, aitona-amona, irakasle, begirale, lagun eta abarri zuzenduta dago tailerra, bereziki. Bertsolaritza umeekin nola landu edota zein baliabide eta nola erabili ikasteaz gain, egin daitezkeen jolasak ezagutu eta bertsotan trebatzeko ere balioko du tailerrak.

Tailerreko izen-ematea apirilaren 1etik 11ra egin ahal izango da. Parte hartzeko, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian izena-eman ahal izango da, edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezu bat bidaliz. Prezioa 40 €koa izango da.

Elkarteko arduradunek tailerretan parte hartzeko deia luzatu nahi diete eskualdeko bertsozale zein haurrekin harremana duten herritarrei eta edozein zalantza izanez gero, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera mezu bat idatziz argitzeko gonbita egin diete.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.