'Oporrak bakean' programan parte hartzeko gonbita

Azken bi urte hauetan, pandemia medio, saharar umeek ez dute Euskal Herrira etortzeko aukerarik izan eta aurtengo udan 8 urteko umeak iritsiko dira. Tolosaldean 15 ume hartu nahi dira, baina familia falta dago.

Zizurkilen erronka 2/3 famili lortzea da. Animatuko al zinatekete zuen etxean ume bat jasotzera? Ume hauek zuen laguntza behar dute!

Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.

Harrera honen arrazoiak hurrengoak dira:

  • Umeak basamortuko udako baldintza gogorretatik aldentzea (udan 50 gradu baino gehiagoko tenperaturak, harea ekaitzak…).
  • Haurren osasuna hobetzea elikadura orekatu baten bitartez, egunean bost otordu eginez, elikagai fresko, barazki, fruta, proteinak eta abar hartuz.
  • Oinarrizko osasun azterketak egin eta kanpamentuetan antzeman edo tratatzea zaila diren gaitzak artatu: ikusmen eta entzumen arazoak, hortzetako gaitzak…
  • Haur sahararrek kultura eta hizkuntza berriak eta errefuxiatu kanpamentuetakoa ez den beste errealitate bat ezagutzea.
  • Mendebaldeko Sahara eta Herri Sahararraren egoeraren bueltan euskal herritarrak sentsibilizatzea.
  • Gizarte sahararra eta gizarte euskaldunaren arteko harremana sustatzea.

Oporrak Bakean udaz uda egia bihurtzeko harrera familia berriak behar dira. Zuk ere proiektuaren parte izan nahi baduzu eta familiako kide berri batekin uda ahaztezin bat pasatu, deitu Zizurkilgo Udalera 943691012 zenbakira eta eman izena programan!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.