2021eko kale neurketaren emaitzak kaleratu berri ditu soziolinguistika klusterrak. Zizurkilen, gora egin du euskararen erabilerak azken lau urteetan. 2017ko neurketako emaitzekin alderatuz gero, hiru puntuan igo da euskararen kale erabilera. Aztertutako elkarrizketa guztien %69,4 dira euskaraz, %26,9 gazteleraz, eta %3,6 beste hizkuntza batean.
Guztien artean, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Emaitzek diotenez, haurren arteko elkarrizketen %80,1 da euskaraz. Gazteen artean %75,6ko da euskararen erabilera eta heldu nagusien artean %62,5koa.
Heldu gazteak eta adinekoak dira euskaraz gutxien aritzen direnak. Heldu gazteen artean, %58,3koa da euskararen erabilera eta adinekoen artean, %56,2koa.