Argentinako Arrecifesen kokatuta dago 'Euskaldunak denak bat' euskal etxea. Larunbat honetan egun handia izan dute bertako kideek. Izan ere, 100 urte bete baititu euskal etxeak. Mendea osatu dute, eta bizi-bizirik dago elkartea.
1922an zabaldu zuten, Euskal Herritik hara joandakoei babesa eta elkargunea eskaintzeko asmotan. Mende osoa joan da geroztik. Garai hartan Argentirana joandako euskaldun haien ondorengoek ederki asmatu dute elkarteari bizirik eusten. Ez dute ahazten euren jatorria. Larunbatean ospatu zuten hori guztia.
Hainbat zizurkildarrekin lotura estua dute 'Euskaldunak denak bat' euskal etxeko kideek. Azken hilabeteotan, besteak beste, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien konpartsako kideekin harremanetan izan dira, euskal etxerako bi erraldoi berriak osatzeko prozesua gauzatzeko. Mendeurrena ospatzeko, dantzan jarri dituzte CUZA eta POTXOLO erraldoiak. Euskal Etxearekin lotura berezia izan duten bi pertsonen izenak jarri dizkie erraldoiei, omenaldi gisa.
Lerrootatik, Zizurkilgo Udalaren eta herriaren izenean, zorionik beroenak Arrecifes hiriko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeari. Bete ditzazuela beste ehun urte, gutxienez!