Azken asteotan lanketa berezia egin da herrian txakurren gaiaren inguruan. Elkarbizitza da helburu nagusia eta horretarako, txakur jabeek gogoan izan behar dituzte oinarrizko hainbat betebehar. Batetik, derrigorrezkoa da txakurren gorotzak jasotzea eta dagokion ontzian botatzea. Bestetik, elkarbizitzaren alde eta segurtasun arazorik izan ez dadin, txakurrak lotuta eraman behar direla jakinarazi du Udalak.
Betebehar horiek gogorarazteko, seinale berriak jarri dira herrian barrena. Erdigunean, Ernio bidean, Ugaren, Azken Portun, Muñoan edota Pagamuñon jarri dira seinaleak.
Elkarbizitza zaintzea guztion ardura da.