Bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programa

Bularreko minbizia da ohikoena Euskadiko emakumeen artean, baita heriotza gehien eragiten dituen minbizia ere. Detekzio goiztiarreko programa honen helburua hilkortasuna murriztea da. 50 eta 69 urte arteko emakumeei zuzenduta dago detekzio goiztiarrerako programa, baita 40 eta 49 urte artekoei  ere, baldin eta bularreko minbiziko lehen mailako familia-aurrekariak badituzte (ama, ahizpa, alaba, aita, neba, semea). Zitak postaz bidaliko dira

Zertan datza? Bular bakoitzeko bi erradiografia (mamografia) egiten dira, proiekzio ezberdinetatik. Igorritako erradiazio-dosiak oso txikia dira, beraz, osasunerako arriskua minimoa da. Prozesu osoak ordu erdi dirau, eta mamografiak minutu gutxi batzuk. Proba hau deserosoa eta mingarri samarra izan daiteke emakume batzuentzat, baina mina arin joan ohi da.

Kasuen % 90ean ez da proba gehigarririk egin behar. Emakumeei txosten bat bidaliko zaie posta arrunt bidez eta hurrengo mamografia noiz egin behar duten gomendatuko zaie. Gutxi gorabehera % 10ek dei bat jasoko dute telefono bidez, eta unitate horretan bertan azterketa osatu behar dutela jakinaraziko zaie. % 1i soilik gomendatuko zaie erreferentziazko ospitalera joan daitezela, prozesu diagnostikoarekin jarraitu eta tratamendua hartzeko, hala behar izanez gero.

Goiz detektatzearen onurak: Tumore txikiak detektatzen ditu sintomak eman edo ukitu ahal izan aurretik.  Detekzio goiztiarrak bizitzak salba ditzake, eta bizi-kalitatea hobetzen du hain erasokorrak ez diren tratamenduen bitartez.

Detekzio Unitatea: ONKOLOGIKOA Begiristain Doktorea Pasealekua 221 2014 DONOSTIA (GIPUZKOA).

Programaren berri jasotzeko telefonoa 900123412.

Informazioa: Bularreko minbizia - Minbizia - Osasun Eskola - Osakidetza (euskadi.eus)

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.