Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako sari-banaketa egin dute

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa XX. ediziora iritsi da aurten. Ekitaldi berezia merezi zuen urteurren borobilak eta halaxe joan da gaur arratsaldeko sari-banaketa. Teodoro Hernandorena zenaren ondorengoak gerturatu dira ekitaldira eta, Ainhoa Larrea teknikariak eta Maite Amenabar zinegotziak Hernandorenaren bizitzaren soslaia irakurri dute. Pianoaren zuzeneko doinuekin, hogei urteotako sariketen irudiak izan dira ikusgai, baita ipuin sarituekin osatu ohi diren liburuxken azalak ere.

Parte hartzaile guztiei eskerrak eman ondoren, sari-banaketari ekin diote, Atxulondo Kultur etxean ospatutako ekitaldian. Bost maila ezberdinetan antolatu ohi dute sariketa:

A maila (6-8 urte)

2. saria. Irai Landing Zunzunegi. (Zizurkil) Lapurra eta polizia.

1go saria. Kattalin Arruti Zubillaga (Zizurkil) Maddi eta animaliak.

B maila (9-11 urte)

Aipamen berezia: Irati Olasagasti (Alkiza)

2. saria. Luken Telletxea (Villabona) Lagunak etorkizunean.

1go saria. Iovana Rodriguez (Zizurkil) Bihotzaren xuxurlak.

C maila (12-13 urte)

Aipamen berezia. Xabi Lakarra (Zizurkil) Lapur arriskutsua.

2. saria. Intza Elordi Orexa (Andoain). Iluntasunetik argitasunera.

1go saria.Lore Iraola Alberdi (Zizurkil) B plana.

D maila (14-16 urte)

2. saria Xiana Altuna (Amasa-Villabona) Aita gose naiz

1go saria. Naroa Asensio Gaston (Andoain) Marraren bi aldeetara.

E maila (17 urtetik gora)

2. saria: Hodei Arrastoa Mendizabal (Zizurkil). Aktorea

1go saria: Xabier Ariznabarreta Olarte (Andoain). Sukar

 

Helduen mailako txapeldunak, Xabier Ariznabarreta andoaindarrak, hirugarren aldiz jaso du saria eta iaz egin zuen bezala, eskerrak eman ondoren, bertsolari trebea ere badela erakutsi du. Bi bertso abestu ditu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.