Gaurtik aurrera indarrean dago ziurtagiria eremu itxietan erabiltzeko betebeharra.
Handitu egin da COVID ziurtagiria behar duten eremu itxien zerrenda.
Honako tokietan eskatuko dute, aurrerantzean, ziurtagiria:
100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300 kasu edo gehiago duten herrietan eta hirietan, toki hauetan:
- Kontzertu aretoetan eta erabilera anitzeko aretoetan edo beste espazio itxi batzuetan, kontzertuak, musika jaialdiak eta bestelako kultura eta arte ekitaldiak egiten direnean.
– Ostalaritza establezimenduetan eta jatetxeetan, baita bankete aretoetan ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
– Kiroldegietan, gimnasioetan eta jarduera fisikoa edota kirola egiten den bestelako espazio itxietan, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
– Kirol instalazio itxietan, hala nola estadioetan, frontoietan edo antzekoetan, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak), eta ehun pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
– Ospitaleetan, zentro soziosanitarioetan eta espetxeetan: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.