Urriaren 10ean egin zen Zizurkilgo Azoka berezia. Iazko etenaldiaren ondoren, erantzun bikaina izan zuen hitzorduak. Jende ugari gerturatu zen azokako postuak bisitatzera eta giro bikaina sortu zen Zizurkilgo herrigunean.
Asko eta asko izan ziren Udalak jarritako autobus zerbitzua erabiliz gerturatu zirenak. Goizeko 10:30etatik 15:00etara etenik gabe ibili zen autobusa.
Aurtengo edizioa goizez ospatu da; horixe izan da aldaketa nagusia. Izan ere, aurreko urtetan goiz eta arratsaldez egin izan baita. Aurtengo egoera berezia dela eta, goizera mugatzeko erabakia hartu zuen Udalak.
Eguraldiak lagundu egin zuen eta, eguerdian, jende asko ikusten zen herrigunean. Erosketak egiteko auekra baliatu zuten askok eta postuetako arduradunek pozik amaitu zuten eguna.